viernes, 25 de marzo de 2011

KILIMANJARO MENDIA IGOTZEA IZANGO DA HELBURUA!!!!!

Ba al dakizue non dagoen Kilimanjaro mendia? entzun al duzue iñoiz?? ba bebetan pena merezi omen du...

Kilimanjaro, Afrika hegoaldeko Tanzania lurraldean dagoen mendi bat da, eta batzuei arraroa irudiko zaizuen arren, bukaerako zatia elurtuta dago...5992 metro ditu eta Afrika guztiko mendirik altuena da. Kilimanjaro mendi bolkaniko bat da eta bertara igotzeko 6-8 egun behar dira. Oso altua da mendia eta nahiz eta teknikoki erraza izan, altura izango da gure arazo nagusiena... oso garrantzitsua izango da, gozputza alturara egokitzea eta poliki poliki egin beharra dago prozesu hau.

Hona hemen mendiaren argazki batzuk:


DENOK LANERA.....

Egunon guztioi!!!

Gaur ostirala da eta espero dut asteartean eskatu nizuen lana eginda ekarriko zenutela! bestela....
Blog-a ondo egiteko lehenengo eta behin GAIA ondo aukeratzea ezinbestekoa da, eta gero gaia ondo garatu behar da...irudiak sartu, zuen artean komentarioak idatzi, eta batez ere, blog-a eguneratuta ,mantendu!!

Ea gai zareten gauza txukun, polit eta erakargarri bat egiteko!!

Besterik gabe, hasi zaitezte lanean!!!!

lunes, 14 de marzo de 2011

3.ebaluaketako lana Blog bat egitea izango da

Kaixo denoi!!

Hemen dator gure hurrengo erronka, erraz erraza eta oso polita da, ea denok bat polita egiten duzuen eta zuen gustokoa den ondoren egin beharreko lana!!

Gusto pixka batekin egitea eskatuko nizuekeen....